Amnistia aldarrikatzeko mobilizatu dira Donostian
ASKE antolakundeak manifestazioa egin zuen igande eguerdian Donostian, euskal preso politiko guztien askatasuna eskatzeko, “Presoak kalera, amnistia osoa” lelopean. Kontxako Bandera amaitu eta berehala egin zuten mobilizazioa, 13:00etan. Bulebarretik hasita, Parte Zaharreko eta Erdialdeko kaleetatik eraman zuten amnistiaren aldeko aldarria, eta Trinitate plazan amaitu zuten.
Antolakundeak salatu duenez, frantziar eta espainiar estatuek Euskal Herriaren aldeko borroka “hormetatik zein memoriatik ezabatu” nahi dute, eta horretarako “zuzenen eta gaizkileen demaren” inguruan oinarritutako errelatoa eraikitzen ari dira. ASKEren arabera, estatuen errelato horretan Euskal Herriaren alde........
