Titia
Kontu batzuk gertatu baino lehen pentsatu, hausnartu, ikertu eta erabaki egiten dira. Beste batzuk gertatu egiten dira. Lagun batek liburua esku artean jarri zidan arte, esango nuke konturatu gabea nintzela ama batek bere umea titi artean zintzilik estutu dezakeela. Mama gozoarena eta. Besterik gabe, beste mundu batean bizi nintzen. Eta bat-batean hara zeure burua, tripaundi, liburu bat sabel gainean ziplo duzula irakurri eta irakurri.
Izango dira gehiago ere; duela hamar urte niri Carlos Gonzálezen 'Un regalo para toda la vida' liburua oparitu zidaten. Bularra emateaz dihardu, zer, nola, zergatik eta........
