Donostiako tiroketa arrazista eta udalaren isiltasuna salatu dituzte ehunka lagunek
Jendetza batu zen atzo Donostiako Egia auzoan, Blas de Otero plazan, “ehiza arrazista” salatzeko. Kale egoeran dauden migratzaileen kontra azken aldian izan diren eraso larriak gogor gaitzetsi dituzte eta Poliziari eta udalari betetzen ari ez diren ardurak bete ditzaten exijitu diete.
Udaletxeraino bidea egin dute 2.000 bat lagunek “arrazistak geure auzoetatik kanpora” oihukatuz. Udaletxe atarian irakurri duten agirian, joan den ostegunean Egian izandako tirozko erasoa irmoki salatu dute eta konstatazio bat jarri dute mahai gainean: “Tiroz egindako eraso baten ondorioz ez da ohikoak diren Polizia dispositiborik ezta........
