Behin betiko artxibatu dute Azpeitiko Gaztetxearen urteurrenaren bueltako auzia
Azpeitia Errepresioaren Aurka plataformako kideek berri pozgarri bat emateko agerraldia egin zuten atzo arratsaldean plazan; hain zuzen ere, Azpeitiko Gaztetxearen urteurreneko auzia behin betiko artxibatu dutela, eta horrenbestez, ez dietela inolako zigorrik jarriko auzipetutako 23 gazteei. Dena dela, nabarmendu zuten erresoluzio judiziala ez dela garaipena edo porrota markatzen duen elementua. Izan ere, haien ustetan, 2025eko uztailaren 19ko gertakarien bueltako auziaren helburuak sekula ez dira izan zigor ekonomiko eta penalak, beste batzuk bazik, eta horietan jarri zuten arreta atzoko agerraldian.
Xuban Salegi eta Kiara Angulo plataformako kideak izan ziren azalpenak eman zituztenak, dozenaka lagunen babesarekin. Haien esanetan, ezinbestekoa da duela urtebete pasatxoko gertakariak testuinguruan kokatzea, eta........
