Hamabostero
DONOSTIAKO bihotzean, hiria bere arkitekturaren dotorezia eta eguneroko bizitzaren erritmo etengabea uztartzen dituen lekuan, bada, izan ere, ikusezina den ohitura txiki baina sendo bat, bere txikitasunean sendo hain zuzen. Ez da agertzen turismo-gidetan, ezta agenda ponposo kultural ofizialetan ere, baina parte hartzen dutenentzat, dugunontzat hobeto esan, ezinbesteko hitzordua bihurtu dena hain zuzen. Hamabi eta hamabost pertsona bitarteko helduen talde bat da, emakume eta gizon adin nagusikoak, hamabostean behin elkartzen direnak Easo plazako taberna jatetxe bateko jangelan, Maritxu du izena tabernak eta Nadiak, bere familiako hainbatekin kudeatzen duena zuzen baina goxo. Politika eta erlijioa alde batera utzita, gai askoren inguruko solasaldi guztiz didaktikoak egiteko asmo eta ikusioz.
Aukeratutako leku edo tokia ez kasualitatea. Aipaturiko taberna-jatetxeko jangela barratik bereizita dago, baina aldi berean hiriaren murmurioa etengabea leihoetatik barrura sartzen da. Egurrezko mahaiak sendo eta mardulak, denboraren poderioz pixka bat gastatuak baina irmo eta guztiz gotorrak solasaldi anonimo askoren lekuko arretatsu izan, eta izango dira. Hala ere mahai gihartsu horiek beste esan nahi hartzen dute. Kafeen, freskagarrien, ardotxoen eta sagardoen eta noizean behin partekatutako pintxo edo tortillen artea, beti ere mokau erakargarrien elkarrizketa eta solasaldirako gune berezi bat sortzen da informala bezain adeitsua. Taldeak ez du egitura zurrun edo formalik. Ez dago estatuturik, ezta presidente edo arduradun gorenik. Ezta idazkaririk. Deialdia era erraz eta aisean burutzen da: mezu labur bat, dei motza eta gehienetan esaldi soil labur bat: “ostegunean” Eason betiko lekuan elkar ikusiko gara?. Hala ere irakurle estimatua, sinpletasun horren atzetik jarraikortasun enfatiko eta enpatikoa da nagusi. Euria gogotik ari duenean, zein eguzkia plazan distiratsu eta bero distiratsu dagoenean, taldea hamabostean behin elkartzen da, elkartzen gara, ohituta eta usadio leial bihurtu den erritual bati leial. Parte-hartzaileok oso jatorri-leinu ezberdinetakoak gara.
Badira, bagara, hezkuntza arloa lan egin izan........
