Gose eta egarri greba mugagabea hasi du Iñaki Bilbao euskal preso politikoak
Lezamako Iñaki Bilbao ”Txikito” euskal presoak gose eta egarri greba abiatu du, salatzeko espetxean ez duela osasun arta egokirik. Senide eta gertukoen arabera, kartzelariek uko egin diote pairatzen duen prostatako minbizirako botikak emateari, eta horrek gose, egarri eta komunikazio grebari berriro ekitera eraman du.
Azken hilabetetan hainbat borroka eraman ditu aurrera, espetxean jaso duen jazarpena salatzeko eta militatzera eraman zituen helburuen alde borrokan jarraitzeko. Euskal preso politikoak maiatzaren 4an hasi zuen gose........
