CAFen tranbiak hondatu dituzte ekintzaileek: “Genozidioaren aurrean, ekiteko beharra sentitu dugu”
CAFen lantegietan egindako eta, dirudienez, Israelera eramatekoak ziren hainbat tranbia kaltetu dituzte aurpegia estalita zeramaten ezezagunek. ARGIAri igorritako bideoan ikus daitekeenez, errepide ondoan dauden tranbiei pintura gorria bota diete, kristalak eta karrozeria ere kaltetu dizkiete eta pintaketak egin dituzte, "CAF konplize" eta "Israel suntsitu" aldarriekin.
Ohar bidez azaldu dute ekintza: "Ikusi dugu non gordetzen dituzten Tel Avivera doazen CAFen tranbiak, hebreeraz baitzeuden, eta horren aurrean ez gara pasibotasunean gelditu". Gaineratu dute, trenak Euskal Herritik kanpo egiten direla "askotan entzun" arren, "azken hilabeteetan gutxienez, hemengo errepide, portu eta biltegietan" dabiltzala. Hala, Gazako sarraskiaren eta Palestinaren kontrako genozidioaren aurrean ekintzara pasatzeko........
