Orduan heldu
Arantxa Urretabizkaia
Gure aita zenak esaten zuen, euskaldunok (euskal herritarrok, are euskaldun ez zirenek) berezkoa genuela puntualtasuna. Agindutako ordu-orduan heltzea hitzeko izateko beste modu bat zela, ... biak ala biak ia genetikoki idatziak gure burmuinean. Gazte nintzenean batzuek esaten zuten euskaldun, berdin, fededun. Gure aitarentzat, euskaldun, berdin, puntual.
Amak kontatzen zuen ezkondu aurretik edozertarako gelditzen zirenean, gure aita izango zenak esaten ziola aukeran uzten ziola hitzorduaren zehaztasuna. Baina, behin ordu bat adostu ezkero, puntu-puntuan azaldu behar zuela........
