menu_open Columnists
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close

Zalantzatan

1 0
yesterday

Hile bi beteko dira laster Edin Terzicen Athleticek Liga txapelketako lehen partidua jokatu ebanetik eta gauza bategaitik edo bestegaitik ez dakigu oso ondo botilea erdi beterik ala erdi hutsik ikusi behar dogun. Hasteko, zortzi jardunalditan zuri-gorriek sei partidu baino ez dabez jokatu, Levante eta Rayo Vallecanoren aurkako lehiak atzeratuta geratu diralako. Orain arte jokatutakoak aztertuta, ondorio positibo zein negatiboak atara geinkez. Sevillaren aurkako lehia guztiz baldintzatuta geratu zan epaileak Yuri Berchicheri txartel gorria erakutsi eutsanean ordu laurena bete barik egoanean. Nou Campen dentistarenetik min handi barik urten ostean, Terzicen gizonek orain arteko partidurik onena jokatu eben Balaidosen. Hurrengo jardunaldian, ganera, aspaldiko garaipen garbiena eskuratu eben Atletico de Madriden aurka San........

© Deia