Deustoren ukabilkadea
Deusto klasiko bat da traineru estropadetan Euskal Herrian, Eusko Label ligan sekula aritu bakoa bada be. Urte onak eta ez hain onak tartekatu ditu baina trainerua uretan izan da beti. Aurten, Bizkaiko arraun alkarte bakarra da hiru trainerugaz, bi gizonezkoetan eta beste bat emakumezkoetan. Estropada bi baino ez dira jokatu aurtengo KAE-1 ligan eta ondorio sakonak ataratako goizegi bada be, pentsa lei aurten be Bizkaiko traineru bat eukiko dogula Eusko Label Ligara igoteko play offean sartzeko borrokan, Deustokoa hain zuzen be. Hirugarren sailkatu zan Astilleron zapatuan jokatutako lehian. Emaitza on horrek ez eban inor ezustean harrapatu Aitor Alzibarrek zuzentzen dauen ekipoak oso maila ona erakutsi eban-eta denporaldiko lehen estropadetan. Danok garbi geunkan Deustok aurrerapausua emongo ebala. Izan be, azken urteetako plantileari eusteagaz batera, indartu egin dabe ekipoa.........
