Irailak 10
Irailak 10, gaurko eguna. Gutxi bada ere euria ekarri du irailak eta inguruko larreak eta mendiak berriz berdatuko direlako esperantza piztu zaigu. Freskura ere hasiak gara nabaritzen, eta horrek beste giro bat ematen dio eguratsari. Naturak sikate latza pairatu osteko betiko martxari ekingo diola dirudi. Laster udazkenaren lehen zantzuak ikusiko ditugu eta poztasuna lasai batek hartuko gaitu.
Egoera geopolitikoari begiratuz gero, infernua ere ikusi ahal dugu gaurko egunean. Denak bere horretan segitzen........
