ETBn, Onik ez
Lehengo larunbatean bazkaltzen izan genituen ilobak. 5 eta 3 urte dituzte, kontent etortzen dira aitatxi-amatxirenera. Harritzekorik ez, beren etxean zilegi ez dituzten gauza batzuk libre baitira gurean. Bazkaria akitu eta berehala telebista ikustea, konparaziorako. Ze amorrazioa. Clan ikusten eman zuten bi aste lehenago ETB3ri josirik eginen zuten denbora. Eta hemendik aitzina, nonbait, horrela izanen da........
