Leku seguru eta neutralak
Ed Sheeran abeslari britainiarra polemikaren erdian dago AEBetan egiten ari den biran Macklemore raperoarekin gertatutakoaren harira. Telonero lanetan ari zela, Macklemorek Palestinaren aldeko aldarriak egin zituen bi kontzertutan, eta horrek hautsak harrotu zituen: askok biratik kanpo uzteko eskatu zuten berehala. Presioak, antza, eragina izan du, raperoak berak iragarri baitu ez duela gainerako saioetan parte hartuko, Sheeranek eta bere taldeak hala erabakita. Musikari britainiarrak argitu nahi izan du erabakia antolatzaileena izan dela, baina, aldi berean, bere kontzertuek bertaratutako guztientzat «gune neutral eta seguruak» izan behar dutela defendatu........
