Guztion Reala
Sevillako partidaren emaitza edozein izanda ere, zorionekoak zuek. Batek pentsa dezake, handikeria gehiegirik gabe, dezente ezagutzen duela inguruko jendartea, badakiela zer nolako gizartean bizi den, ... zeintzuk diren askoren bihotza asaldatu dezaketen irrikak, nondik nora doazen gehiengoaren grinak. Antzeko zerbait, apaltasun tanta batzuetan bustita, pentsatzen nuen nik joan den astean Realarena lehertu zen arte.
Hor jabetu nintzen zenbat indarra zekarren mareak. Soinketako kide batek esan zuen Sevillara zihoala alabarekin, autoz, eta ostatua Cordoban hartu zutela, total, partida bukatu eta ordubete luze besterik ez ostaturaino. Beste kide batek kontatu zuen bere semea eta haren neska autoz zihoazela ere eta partida bukatu ondoren........
