Kurutzebidearen ostean, Europara
Ernesto Valverdek ez dau erraz ahaztuko 2025-26 denporaldia. Hamar denporaldi egin ditu Athleticen aulkian eta ez dot uste inoiz sufridu dauenik aurten beste. Ikasturte hasieran danok uste genduan urte ederra genduala aurretik, taldeak aurreko urteetan erakutsitako maila ona ikusita. Ganera, zuri-gorriek Txapeldunen Ligan parte hartzeko sailkapena eskuratu eben, aurreko denporaldian laugarren geratuta. Taldeak ondo ekin eutson denporaldiari emaitza aldetik baina hasiera-hasieratik garbi ikusi zan ez zituala igazko joko alaia eta sendotasuna. Halandabe, duitasunez lehiatu zan Txapeldunen Ligan -etxeko partiduetan eta Bergamon batez be- eta kopan be finalaurrekoetan sartu zan Valentziaren zelaian irabazita. Hortik aurrera hasi zan kurutzebidea zuri-gorrientzat.
Otsailaren 11an jokatu eban Athleticek kopako finalaurrekoetako kanporaketako joaneko partidua Realaren aurka San Mamesen. Zuri-gorriek 0-1 “bakarrik” galdu eben baina zelaian erakutsitako ezintasunak........
