menu_open Columnists
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close

Haize eta olatu artean gozatzen

17 0
28.07.2026

Estropada ikaragarri ederrak itxi deusku astegoienak Eusko Label Ligan. Arraun zaleoi benetan gozatzeko aukerea emon deuskue hamabi traineruetako arraunlariek eta barriro be garbi geratu da itsasoan jokatutako estropadek xarma berezia daukiela. Haizea eta olatuak protagonista izan dira -aktore nagusiak arraunlariak dira- Donostian zein Getxon jokatutako estropadetan arraun zaleon gozamenerako.

Zapatu arratsaldea ez zan bape erraza izan, Donostiako badiaren egoerea ikaratzeko modukoa zalako haize ufada oso gogorrakaz eta metro bitik gorako olatuekaz. Emakumezkoen estropadea ez zan jokatu, besteak beste, arraun taldeetako entrenatzaile eta ordezkariek -ia guztiek- uretara ez ataratea erabagi ebelako Donostiako portuan bertan egindako batzarrean. Beranduago, Traineru Kluben Elkartetik adierazo eben estropadea bertan behera itxi ebela ez zalako trainerurik azaldu. Ez........

© Deia