Ikasi
Egun batean, semea ikusi nuen, artean oso txikia zela, zapatilen lokarriak lotzen. Eta, harrituta, neure buruari galdetu nion: baina nork irakatsi dio? Nik erakutsi ote nion eta ez nintzen gogoratzen? Hori ere posible zen, umeak txikiak direneko zurrunbiloan gauzak automatikoki egiten baitira askotan, pentsatu gabe. Edo, aitak irakatsiko zion, edo ikastolan, edo agian nik goizero zapatilak nola lotzen nizkion ikusita ikasiko zuen?… Hola edo hala, ni konturatu gabe........
