menu_open Columnists
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close

Justizia Soziolinguistikoa

1 0
yesterday

Espainiako inperialismo linguistikotik “Euskaldunei beren bizitza pertsonalean eta publikoan euskaraz aritzeko eskubidea bermatzea”, gaur eta beti, helburu “akastun” eta “pentsaezina” dela diote: lortezina (DV eta EC, 2026-07-27). Izan ere, horretarako, gizarte osoak elebidun beharko lukeelako eta hori, espainolismo linguistikoaren ustez, ez delako sekula gertatuko, gaur bezala, bihar eta etzi ere, izango direlako euskararik ez dakiten herritar gaztelaniadun eskubidedunak (euskara ez jakiteko eskubidea dutenak). Halaxe diote espainolismoaren supremazismotik. Hizkuntzen Europako Kartak argi uzten du, ordea, norbanakoak bere hizkuntza erabiltzeko duen askatasuna oinarrizko eskubide bat dela. Kartak bere hitzaurrean aitortzen du eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntza bat bizitza publikoan nahiz pribatuan erabiltzeko eskubidea besterezina dela. Eskubide hori NBEren Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunarekin eta Giza Eskubideen Europako Hitzarmenarekin lotzen du Europako Kartak.

Ukazioaren ildo horri jarraiki, espainolismo linguistikotik zera aldarrikatzen dute: eskubideak pertsonenak direla eta ez hizkuntzenak, ezta herrienak ere. Alegia, espainolismoaren arabera, Justizia Soziolinguistikoak hemen eta orain bizirik dauden pertsona........

© Noticias de Navarra