menu_open Columnists
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close

Atxaga eta Muguruzari omenaldia Ikastoletan

24 0
05.02.2026

NIE Sariaren banatze eguna berezia da ikastolen komunitatearentzat: garena, babesten duguna eta elkarrekin eraiki duguna ospatzeko eguna izaten delako. 2025eko NIE Saria Bernardo Atxagari eta Jabier Muguruzari eman zaie, gure hizkuntzari eta kulturari ahotsa, forma eta prestigioa eman dizkieten bi sortzaileri, hain zuzen.

Ikastolak sortu ginen eta existitzen jarraitzen dugu euskara esperientzia gizatiar paregabea dela sinesten dugulako. Gure hizkuntza ez da komunikazio hutsa: memoria eta nortasuna ere bada. Hasieratik egin dugu lan euskararen erabilera sustatzeko, normalizatzeko eta transmititzeko eta, horren ondorioz, bere galera saihesteko. Hitz bakoitzak belaunaldi berriei utzi nahi diegun mundu oso bat gordetzen duelako.

Zeregin honetan ezinbesteko bidelagunak izan ditugu eta sari honekin horietako bi ohoratzen ditugu. Jabier Muguruza eta Bernardo Atxaga izan dira hamarkadetan zehar sorkuntzan,........

© Noticias de Navarra