Euskaldun eta abertzaleak, Bergarako bidean aurrera
Aita gaztea haurrarekin supermerkatuan, euskaraz. Bi neska gazte jatetxe batean zerbitzari. Biak euskaraz. Kalean beste bi neska hizketan. Euskaraz bi-biak. Mutil gazte bat dendari, honek ere euskaraz bezeroei. Donostian ordu gutxiren buruan. Ez da neurketa bat, noski, baina ez zait hutsaren hurrengoa iruditzen. Batzuek eginahalak egiten dituzte euskara nola itoko. Guk alderantziz: euskal zentzuak esaten digu euskarak eutsi diola gure herriari beste ezerk ez bezala. Eta euskara nahi eta behar dugula herri gisa irauteko eta euskal nazio izateko.
Etzi dira 150 urte Espainiako Gorteek Foruak indargabetu zituztela. Aurretik Frantziako Iraultzak moztu zizkigun Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako Batzarrak; Espainiak ederki ikasi zuen eta 1839ko urriaren 25ean monarkiaren batasun konstituzionala lau Lurraldeetako Foruen gainetik ezarri zuten Gorteek, 1841ean Nafarroako Lege Hitzartua onartu eta 1876ko uztailaren 21ean, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako Foruak eta erakundeak ezeztatu. Ez gaude ahaztuta.
Ez zeuden lo orain 50 urte Bergaran Alkateen Bilkura deitu zutenak ere. Franco hila zen, gure Herrian askatasun egarria eta dena egiteko. Horiek horrela eta gaur Bergaran Alkateren Bilkura delarik, nahita hasi naiz euskaraz egiten duten gazteak nabarmenduz. Euskadiren etorkizunarekiko itxaropena adierazten dutelako. Gazte horietan ikusten dugu ez dela eten “asaben lokarri zaharra”. Igaro ziren inperioak eta eraman zituzten hizkuntzak eta herriak; galdu ziren inperio haiek berak. Baina euskaldunak zutik gaude gure lurrean. Foruak kendu zizkiguten eta erantzuna hondamendiaren neurrikoa izan zen: abertzaletasuna ekarri zuen Sabino Aranak, Jose Antonio Agirre lehendakariak “Euskaldun askatzailea” deitzen dionak, Eusko Alderdi Jeltzalea sortu zuenean. Aldarri garbia, “Euskadi da euskotarren aberria”, euskara erdigunean eta bandera nazionala, ikurrina.
68 alkate joan ziren Bergarara 1976an. Euskal Udalen Batzar hark jakinduria eta sen oneko iparrorratza jarri zuen: “Derrigorrezkoa da euskara hizkuntza ofizialtzat aitortzea, integrazio eta garapen gisa”. Hitz gutxi eta mami asko. Gure hizkuntza eskolan eta Administrazioan sartu zen Euskadiko Erkidego........
