Zugarrondo plaza
Jendez mukuru joan da asteburua Alde Zaharrean. Iruñeko auzoetako festetan auzoko bertako bizilagunak izaten dira nagusi. Sanfermin txikitan, ordea, auzo guztietako jendea biltzen da Nabarreria aldean, sanferminak iduri. Alde Zaharreko auzo elkarteak antolatutako ekitaldiez gain (badute merezimendu, zinez), Udalaren eskutik egiten direnak aipatu behar dira, hots, hiriko erraldoi eta kilikiak, Pamplonesa, bai eta Dugunakoen dantza saio ikusgarriak ere;........
