Beriain, 400 urte
Utergarrak toki berezia du euskararen historian. Juan Beriainek, izan ere, bi liburutto plazaratu zituen Iruñean, biak ere ele bitan, XVII. mendearen hasieran eta arras gauza jakingarriak idatzi zituen sarreretan. Batetik, berak Iruñeko euskara darabilela, euskara motarik zabalduena eta ulergarriena baita Nafarroako erresuman eta, bertzetik, euskaraz idazten duela, ez delako izan munduan bere sorterriko hizkuntza preziatu ez duen naziorik; arrazoi........
