Hartzekodunen konkurtsoan sartu da Tubos Reunidos
Hartzekodunen borondatezko konkurtsora sartzea erabaki du Tubos Reunidos S.A.-ko Administrazio Kontseiluak. Atzo arratsaldean jakinarazi zion erabakia multinazionalak Balore Merkatuaren Espainiako Batzordeari. Enpresak 1.300 langile inguru ditu, eta 260 milioi eurotik gorako zorra metatua; horietatik, 150 milioi SEPIri dagozkio. Konpainiak argudiatu du azken hilabeteetan bere altxortegian pairatu dituen "tentsioengatik" hartu duela erabakia, eta........
