menu_open Columnists
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close

Gaurko egunez, duela 50 urte, Eduardo Moreno Bergaretxe "Pertur" eusko gudaria desagerrarazi zuten

21 0
23.07.2026

Gaur 50 urte bete dira Eduardo Moreno Bergaretxe "Pertur" ETAko militantea desagerrarazi zutenetik, eta, mende erdi igaro den honetan, oraindik argitzeko dago zer gertatu zen Perturrekin. 

1976ko martxoan, ABC egunkariak ETA politiko-militarrak bidalitako Zerga Iraultzailearen gutun bat atzeman ondoren, haren edukiaren berri eman zuen. Bertan, jasotzaileari Perturrekin, Ezkerrarekin, Markekin harremanetan jartzeko eskatzen zitzaion. Hilabete berean, Perturren eta J.L. Echegaray Marken erretratuak argitaratu zituen ABCk, Angel Berazadi enpresaburuaren bahiketaren arduraduntzat jota. Bahiketaren oihartzunaz harago, argazki horren bidez Pertur jendaurrean identifikatu zuten, eta iritzi publikoan presentzia hartu zuen. 1976ko apirilaren 8an, Espainiako Estatuak negoziatzeari uko egin ondoren, ETA politiko-militarrak Berazadi exekutatu zuen, hiru astez bahituta eduki ostean. Unidad egunkari donostiarrak portada eskaini........

© La Haine