Hiru urte txosnarik gabe Lizarran
Txosnek tradizio luzea dute Lizarran, ia hiru hamarkadetan egon baitira bus geltokiaren eta Santa Klara monasterioaren artean, barraken ondoan. Jai gune autogestionatuaren ADNaren ezaugarri izan dira aldarrikapena, kolektiboen finantziazioa laguntzea, euskara eta beste festa-guneetan ez dagoen musika estiloen eskaintza egitea. Txosnen autogestioaren albo ondorio positibo ere badugu gizartearen aktibazioa.
Festagirok uztailaren erdialdean egindako prentsaurrean adierazi zuen “Festagiron nahi duen orok baldintza berdinetan parte hartu ahal izateko espazio” dela, eta ekimenak “modu kolektiboan erabakitako lan-banaketa bat proposatuz, eztabaidatuz eta parte hartuz” antolatzen direla. Hau........
