menu_open Columnists
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close

Faxismoari erantzun kolektiboa emateko deia egin dute harrotasunaren egunean

16 0
29.06.2026

Milaka pertsonek parte hartu dute ekainaren 28an Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egindako manifestazioetan. Hiriburuak ez ezik, herrietako kaleak ere ostadar koloreko banderez bete izana goraipatu du Ekainak 28 Koordinadorak: “Bereziki aipagarriak iruditzen zaizkigu Euskal Herriko hainbat herritan sortzen ari diren talde transmaribibolloak. Ezinbestekoa da herrietan ere borroka kuirrak zabaltzea, herriak disidenteontzat bizigarri izatea”. Hortaz, “hiri zein herrietan, harremanak eta sexualitatea nahi bezala bizitzeko moduak eta espazioak sortzen jarraitzea” aldarrikatu dute LGTBIQ Harrotasunaren Nazioarteko Egunean.

Lortutako aurrerapausoak ospatzeaz gain, instituzioei, alderdi politikoei eta gizarte osoari interpelatzeko eguna ere izan da. Izan ere, Euskal Herriko mugimendu sozialek ohartarazi dute, eskuin muturreko eragileek hauspotuta, ideia faxistak normalizatzen ari direla, bereziki pertsona migratu eta arrazializatuen kontra.

Donostian, adibidez, ErreakZio faxistaren aurka, borroka transmaribolloa lelopean manifestazioa egin dute, eta ondorengo agerraldian Donostiako Ekainak 28 Koordinadorak (Asanblada Transbollomarika, Gipuzkoako Trans Asanbladak eta Ehgam), faxismoaren eta erreakzionarismoaren gorakadaren aitzinean, ezinbertzekotzat jo du “transfeministek beste borroka batzuekin aliantzak egitea”.

“Gure egin nahi ditugu Palestina, Libano, Venezuela, Kuba, Kongo, Kurdistan, Albania eta Saharako........

© La Haine