Antsoaingo grebalari baten aurka abiatutako jazarpen poliziala salatu dute
Martxoaren 17an Hego Euskal Herrian egin zen 1.500€ko gutxieneko soldataren aldeko Greba Orokorrean Antsoainen izandako liskar baten ondorioz gazte baten aurkako jazarpen poliziala salatu du herri Greba Komiteak. Ostiralean egindako elkarretaratze batean jakitera eman zuten gertakariak: “Martxoaren 17ko goizean, Antsoaingo Udaltzaingoaren jokabide tamalgarria pairatu genuen. Goizeko lehen agerraldian bertan, hitzik esan gabe, bultzaka eta kolpeka hurbildu ziren. Tentsioa saihestu beharrean, doan sortu zuten, are gehiago, metalezko porra luzagarri batekin mehatxu........
