Mendiko larreak eta artzaintza: Gipuzkoa, Europako ispiluaren aurrean
Lurralde Oreka Berdeko foru diputatua
Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) eta NBEk erabaki irmo bat hartu dute munduko egutegian: 2026a Larreen eta Artzaintzaren Nazioarteko Urtea izendatzea. Gosearen aurkako borrokan eta nekazaritza jasangarriaren aldean munduko ahaleginen buru den erakundeak, premiazko helburu bati erantzun nahi dio aldarrikapen honekin. Izan ere, hamarkadetan zehar, klima- eta elikagai-politikek nahiko baztertua izan dute sektore hau, nahiz eta larreek planetako lurrazalaren erdia inguru estaltzen duten. Alerta-deia argia da: lur horien ia % 50 degradatuta dago klima-aldaketaren, lehorteen eta industria-presioaren ondorioz, eta horrek komunitate osoen biziraupena arriskuan jartzen du. Egoera larri honi aurre egiteko, artzaintzak eta abeltzaintza estentsiboak berebiziko garrantzia eta funtsezko papera jokatzen dute etorkizunera begira. Horregatik, artzaintza iraganeko ogibide zaharkitu bat dela dion aurreiritzi edo topikoa behingoz hautsi beharra dago. Nazioarteko urte honetako estatu-manifestuak argi uzten du: artzaintza eta abeltzaintza estentsiboa erantzun zientifiko, moderno eta abangoardista bat da klima-krisiari, lehorteei eta baso-suteei aurre egiteko.
FAOk berak bere erreferentziako paisaien mapan kokatu ditu ofizialki munduko tokirik........
