Justizia Soziolinguistikoa
Soziolinguista eta Euskaltzaindiko Sustapen batzordeko kidea
Espainiako inperialismo linguistikotik «Euskaldunei beren bizitza pertsonalean eta publikoan euskaraz aritzeko eskubidea bermatzea», gaur eta beti, helburu «akastun» eta «pentsaezina» dela diote: lortezina (DV, 2026-07-27). Izan ere, horretarako, gizarte osoak elebidun beharko lukeelako eta hori, espainolismo linguistikoaren ustez, ez delako sekula gertatuko, gaur bezala, bihar eta etzi ere, izango direlako euskararik ez dakiten herritar gaztelaniadun eskubidedunak (euskara ez jakiteko eskubidea dutenak). Halaxe diote espainolismoaren supremazismotik. Hizkuntzen Europako kartak argi uzten du, ordea, norbanakoak bere hizkuntza erabiltzeko duen askatasuna oinarrizko eskubide bat dela. Kartak bere hitzaurrean aitortzen du eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntza bat bizitza publikoan nahiz pribatuan erabiltzeko eskubidea besterezina dela. Eskubide hau NBEren Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunarekin eta Giza Eskubideen Europako Hitzarmenarekin lotzen du.
Ukazioaren ildo horri jarraiki, espainolismo linguistikotik zera aldarrikatzen dute: eskubideak pertsonenak direla eta ez hizkuntzenak, ezta herrienak ere.........
