Alfonbra gorriko epaiak
Oscar sarien gauaren osteko ohiko errituala da: izarrek alfonbra gorrirako eta gala ostean ospatzen diren festetarako hautatu dituzten jantzien epaiketa. Orain, gainera, ez dugu biharamunera ... arte itxaron beharrik adituen iritzia ezagutzeko. Aktore edo 'celebrity'-ak agertu bezain pronto, berehalako epaiez betetzen dira sareak. Bat-batekoak eta denetarikoak, modak horretarako jokoa ematen duenez. Ariketa entretenigarria denik ezin ukatu, batzuk eta besteak entzun ostean oraindik ere Emma Stone hautaketa egokia egin zutenen zutabean kokatu behar dudan argi ez dudan arren –niri soinekoa gustatu zitzaidan baina horrek ez du askorako balio–. Alabaina, soineko eta trajeei egindako ustezko kritiken artean modarekin zerikusirik ez duten bestelako balorazio mota batzuk ere ageri........
