Ikur bihurtzeko asmorik ez zutenak
Urtean Espainian burutzen diren 25.000 etxegabetzeei aurpegia, bizitza eta istorioa jarri die Maricarmenek, aspaldian ohikoegia bihurtu den tragediaren sinbolo bihurtuz. Bere izena betirako geratuko da etxebizitza duinaren aldeko mugimenduari lotuta; Ana Orantesena, berriz, indarkeria matxistaren aurkako borrokaren ikur bihurtu zen moduan, haren hilketa deitoragarriak gizartea astindu eta Zigor Kodearen erreformak ekarri baitzituen. Kasu zehatz bat nahikoa izaten baita, maiz, hortxe zegoen borrokari behar zuen bultzada emateko. Izen-abizenak dituenean, aldarrikapena gizatiartu egiten da, zifrek lortzen ez duten enpatia sortzea errazagoa........
