Oroimenaren abiadura
Hildakoek galderak uzten dituzte airean igerian. Denborarekin, haiek gogoratzen saiatzen garenean, nolakoak ziren gurera ekartzen ahalegintzen garenean, ohartzen gara haien irudia eta ahotsa lurruntzen doala apurka-apurka gure oroimenean. Lurruntzen edo ezabatzen, sarritan erabilitako eta leundutako objektu bat bezala. Gero eta abstraktuagoak bihurtzen dira, eta zalantza egiten duzu haietaz........
