Auto pilaketa
Arantxa Urretabizkaia
Bazoaz, autoa gidatzen, etxetik auskalo nora edo auskalo nondik etxera eta hasieran ez duzu ezer desberdinik ikusten. Handik gutxira igartzen duzu zure aurretik doazen autoek abiadura moteltzen dutela. Oraindik ere sumatzen duzu zirkulazioa martxan doala, udak ekartzen duen auto ugalketa kontutan izanda. Oraindik uste duzu ez duzula kontrola galdu.
Baina, halako batean, auto pilaketak geldiarazten zaitu. Ez dakizu, baina lipar batean munstro baten menpe zaude, gorputz izugarri batetako zelula zara, ez duzu inolako autonomiarik. Gertatzen ari dena ulertu aurretik,........
