Aho betean
Murphy-ren legeak esaten du zerbait gaizki atera ahal bada, gaizki aterako dela. Eta asko gara lege honen aurrean men egiten dugunak. Irribarre batekin, gainera. ... Lege oso ezkorra da, ordea. Estatistiketan oinarritua, baina pesimista. Eta lege honen baliokiderik ez dugu ezagutzen kontrakoa adierazteko. Adibidez, zerbaiten bila dabilenak bila dabilen hori aurkituko duela iradokitzeko.
Eider Rodriguezi 'Dena zulo bera zen' liburuaren gainean egin dioten elkarrizketa batean irakurri diot esaten, azken liburu honetako narrazioetan, harremanetan eta, batik bat, bikote harremanetan esatera heltzen ez direnak aztertu nahi izan dituela. Isiltasunek, usteek, konplitzen ez dien desirek, zer nolako eragina duten bikoteengan,........
