Iñaki Dorronsorori, agur
Iñaki Dorronsoro Plazaola (Ataun 1947 – Beasain 2026), Eusko Ikaskuntzaren lehendakari izan zena 2013-2020 aldian, asteon joan zaigu.
Nik Iñaki 1998 inguruan ezagutu nuen, Mondragon Korporazioaren baitan hezkuntza, ikerketa zentroen eta kudeaketa eredu korporatiboaren ardura hartu zuenean. Garai haietan, nik Danobat Taldean egiten nuen lan eta gertutik tokatu zitzaidan Iñaki Dorronsororen ekarpena ezagutzea. Ordurako, LKSren buletinak irakurtzera ohituta ninduen.
Urte batzuk geroago, 2000-2002 aldian, Ezagutzaren Klusterraren eta MIK (Mondragon Ikerketaren Kudeaketa) zentroaren eginkizunetan ere........
