Kontxaren “berezitasunak”
Goi mailako lehiak ikusi genduzan aurreko domekan Kontxako banderearen lehenengo jardunaldian. Lehenengo txandan, Donostiarrak istu hartu eban Orio faborito nagusia eta hiru segundu bakarrik galduta buru belarri sartu da banderea eskuratzeko borrokan. Bigarren txandan, Zierbena, Bermeo eta Hondarribiak gogor borrokatu eben garaipena eskuratzeko eta galipoak nagusitu ziran ziabogaren ostean aurkariekiko aldea nabarmen handitu ostean. Dana dala, Dani Pérezek zuzenduriko ekipoa Kontxa irabazteko ia aukera barik geratu da, hamaika segundu galdu ebazalako lehen txandako irabazlearekiko.
Eta hementxe dator nire ausnarketea. Zierbena banderea eskuratzeko borrokatik kanpo geratu da sekulako estropadea egin arren. Seguruenik hori ez zan holan gertatuko Zierbena -sailkatzeko estropadako irabazlea eta bigarren sailkatua Eusko Label Ligan- beste........
