Nepal
Ezin burutik kendu. Tibetetik behera datorren bailara estu hartatik munstro izugarria balitz bezala jaisten zen uholde beltza. Hori da burutik kendu ezinik nabilena. Lohizko herensuge horrek Nepalgo Trishuli ibaiaren ibilgu meharra erabili zuen bertako eskualdeak amorru biziz suntsitzeko. Astebete igaro da hura gertatu zenetik, baina nik ezin dut burutik kendu naturaren indar agortezinaren erakustaldi hilgarri hura.
Uda heltzearekin batera klima leunago bilakatzen da toki anitzetan, bai eta........
