menu_open Columnists
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close

Politikaren gainbehera Espainian?

18 0
28.04.2026

Irakurle guztiz estimatua, esana dut behin baino gehiagotan, eta ez dut aspertzeko asmorik, politika demokratikoaren oinarrizko ezaugarrietako bat, ez bakarra, baina bai esanguratsuenetakoa, parte-hartzea dela eta baita errespetua ere. Errespetua. Eta begirune bestearekiko. Iritziak iritzi gizatasuna nagusia dela. Politika demokratikoak, jatorriz, herriaren sistema juridikoan herritarren parte-hartzea dakar. Beste ezaugarri guztiak, hala nola, gehiengoaren erabakiak, gutxiengoekiko errespetua, aukera guztien aldizkako azterketa, etab horren ondorio zuzenak dira. Behin zuzeneko parte-hartze hori zeharkako parte-hartze bihurtu da denborarekin, eta gero eta urrunago dago herritarrengandik. Gaur egungo estatuek ez diete erantzuten era egokian mundu modernoaren beharrei eta giza harremanen alderdi guztien aurrerapenari. Komunikazio gardenaren erraztasunak, merkatuak zabaltzeko beharrak, ezagutza tekniko eta industrialen trukeak eta elkarrekikotasun kulturalak egungo estatu-egiturak txiki eta desegoki bihurtu dituzte, eta uneko eskaerei erantzuten dien esparru instituzional zabalago bat eskatzen ari dira.

Askotan, batzuetan behintzat, hautatuak izendatu ondoren, askotan, herritarrek ahaztuko dituztenak, administrazio-jarduera kontrolatzeko gai izan gabe geratuz. Beraz, horrela, hautatuekiko kontrola ez da modu eraginkorrean egiten, zeren iritzi publikoaren benetako boterea oso mugatua suertatzen da presio-taldeen jardueren eta komunikabideen kontrolen eskutik. Herritarrak, askotan, horrela, alboratua ikusten du bere burua, ordezkatua hitzaren zentzu okerrenean. Bere benetako iritzi, borondatea, kontrol eta eraginkortasun guztiz ahulduta ikusten du. Edo horrela dela deritzo sarri.

Esan dezadan pentsatzen dudan zerbait, hau da, Espainiako politika gorrotoz kutsatuta dagoela. Tamalez. Zoritxarrez. Nago egunero ikusten dugun zerbait dela. Kongresua eta Senatua, baita eskualdeko parlamentu batzuk ere, Madrilgoa adibidez, eraso pertsonal bortitzen gune tamalgarri bihurtu dira. Politika bazterrean utzi da. Salbuespen batzuk badaude, hala nola, EAEko Parlamentua, Nafarroako Parlamentua, Kataluniako Parlamentua eta Galiziako Parlamentua, bide batez, PSCk, PPGk edo EAJk zuzentzen dituztenak, EAEn edo........

© Noticias de Álava