menu_open Columnists
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close

Emakume bat erailtzen saiatu da bere bikotekidea Berrizen

10 0
07.04.2026

Atzo, goizeko 07:30ak aldera, emakume bat hiltzen saiatu zen bere bikotekidea Berrizen(Bizkaia), etxebizitza batean. Labanaz egin zion eraso 48 urteko gizonak, eta zauri ugari ditu emakumeak; larri dago Gurutzetako ospitalean.

Abisua jaso zutenean bertaratu ziren etxebizitzara poliziak. Han 38 urteko emakumea topatu zuten, larri, arma zuriz egindako hainbat zauri zituela. Emakumearen lau seme-alabak etxean ziren erasoa izan denean, eta haiek eta bizilagun batek erasoa geldiarazi zuten. Biktimaren alabetako bat ere zauritu zuen gizonak, arin. Erasotzailea kalean atxilotu zuten, eta genero indarkeriari lotutako hilketa saiakera egotzi diote.

Joan den astean, 44 urteko emakume bat erail zuen bere bikotekideak Basaurin(Bizkaia). Azterketa forentsean ondorioztatu zuten posible zela emakumea norbaitek hil izana, eta atxilotu zuten biktimaren bikotekidea, 45 urteko gizonezko bat. Gizonak, gainera, aurrekariak zituen genero indarkeriagatik. Hala ere, larunbatean aske utzi zuten behin-behinean; ikerketa martxan da oraindik.


© La Haine