Mobilizazio jendetsua egin ostean Donostiako Udalarekin bilduko da KAS, atzera egin dezan eskatzeko
KASeko boluntarioak gauero-gauero elkartzen dira Donostiako Plaza Berrian, kalean bizi diren eta baliabiderik ez duten herritarrei afariak banatzeko. Asteartean, ordea, ezin izan zuten haien jarduna bete, Donostiako Udalak hemendik aitzin afari solidarioak banatzea debekatu baitie, “delinkuentzia tasak handitzen” dituztela, eta “bizikidetza eta segurtasun arazoak” eragiten dituztela argudiatuta.
Bada, Donostiako alkate Jon Insaustiren erranek kontrako efektua sortu dute, debekua ezarri eta........
