menu_open Columnists
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close

Pasilloa

15 0
24.04.2026

Sevillan erdietsitako lorpen gogoangarriaren ostean, eta asteleheneko ajea gorputzean zein ariman oraindik baretu gabe, itzuli zen Reala Anoetako zelaira. Zaleek prest zuten omenaldi beroa, baina ... askok espero zuten, halaber, aurkariaren aitortza ere. Hala, txuri-urdinak zelairatzerakoan Getafeko jokalariak lerroan jarri ziren, alderik alde, eta txalo artean hartu zituzten –telebistak, auskalo zergatik, ez zigun ba une hori erakutsi–. Hori bai, taldeko lau kapitainak –Oyarzabal, Elustondo, Zubeldia eta Barrenetxea– Koparekin azaldu zirenerako, madrildarrak jada euren postuetarako bidean ziren, partida hasteko irrikitan antza denez.

Txapelketa edo garaipen garrantzitsua lortu duen taldeari 'pasilloa' deritzaiona eskaintzeko ohiturak 1970eko partida batean omen du........

© El Diario Vasco