Handietan handiena
Euskal poetak izan daitezke onak, oso onak edo Gandiaga». Juan Mari Lekuona euskaltzain eta olerkariaren hitz hauek agerian uzten dute Bitoriano Gandiaga poeta handiaren eta ... hark euskal olerkigintzari egindako ekarpenaren dimentsioa. «XX. mendeko bigarren zatian euskarak izan duen poeta onartua, handietan handia», idatzi zuen Lekuonak berak Euskaltzaindiak hari eskainitako azken agurrean. Larunbat honetan 25 urte beteko dira poeta eta ohorezko euskaltzaina zendu zenetik eta txoko honetara haren lanaren lagin txiki bat bederen ekartzeko aukera ezin genuen galdu.
Bitoriano Gandiaga Mendatako Orbelaun baserrian jaio zen 1928an. Hamaika urte zituela Arantzazura joan zen ikasle, eta 1954an apaiztu. Hantxe topatu zuen bere poesia garatzeko testuingururik aproposena. «Bere pertsonaren eta bere........
