Beti motz
Batzuetan, zenbait albiste elkarren ondoan jartzea nahikoa izaten da zenbait fenomeno sozial ulertzeko edo arriskuez ohartarazteko, azalpen luzerik edo argudio gehiagorik gabe. Honatx hiru. Eusko Jaurlaritzak HIESaren eta sexu bidez transmititzen diren infekzioen iazko balantzea aurkeztu du eta azken urteetako joerari jarraituz, kasuek gora egin dutela egiaztatu, bereziki gazteen artean. Hala, klamidiaren tasa 2014koa baino lau aldiz handiagoa da egun, eta gonorrearen kasuek ere nabarmen egin dute gora. Horren aurrean, Eusko Jaurlaritzak prebentzioa sustatzeko eta herritarrak infekzio horien arriskuez kontzientziatzeko kanpaina berria aurkeztu du, 'Praktikatu sex........
