Reset pozgarria
Jose Ignazio Ansorena
Mari Carmen Abascalek gogorazi digu ze tamainakoa den etxebizitzen arazoa gure gizartean. Eta, hura medio, pertsona askoren egoera zein den tamalgarria. Bizitzak dituen txantxa krudel horietako batek Mari Carmenek arazo honen konponketan zipitzik ere lagunduko ez duen eta kaltegarri izango den buruzagi politiko baten deitura bera izatea ekarri du.
Horrela idatzi nuen gazte garaiko poema liburu batean: «Justizia, justizia, justizia, gorroto zaitut, justizia; zure izenean egiten baitira bidegabekeriarik izugarrienak». Igarlea ni gaztetan. Benetan epaileak ezin zuen besterik egin? Ezin dut sinetsi. Eta NBEko errelatoreak ere ez. Epaileek aurkitzen dituzte hamaika bidezidor edozein txatxukeria bideratzeko… nahi dutenean. Horren zaila zen, Zuzenbide eta Kode zibilaren arabera, erakundeak edo pisuaren jabeak behartzea irteera txukuna bilatu bitartean etxegabetzea gelditzera? Legearen letra aitzakia izaten da, komeni denean. Llarena edo Marchena horietako batek ziur bilatuko zukeela zirrikiturik zerbait egiteko… pareko balu etxegabetua. Agian Mari Carmenen deiturakidea izan balitz… Baina ez du zorterik izan. (Akordioa gero iritsi zen, etxegabetu ostean).
Ceutan........
