Nekazarien ataka
Gogoan dut Espainia eta Portugal Europar Batasunaren benetako parte egin zirenean zer nolako protestak sortu zituen pauso horrek, bereziki Frantzian, eta bereziki Frantziako nekazarien artean. ... Erre ziren guretik iparraldera zihoazen barazki eta fruituak, oztopatu ziren kamioiak, itxi ziren errepideak, eraiki ziren barrikadak, traktoreak lehen ilaran, nekazari haserretuak atzetik. Espainiak eta Portugalek ekoiztutako barazkiek Frantziako nekazaritza suntsituko zutelakoan, non eta hegoalde estigmatizatuan ekoiztutako jakiek.
Ez dut gogoan sasoi hartan hemen inor Frantziako nekazarien alde hitz egiten. Ez, gure nekazarien eta abeltzainen alde geunden guztiok, haien produktuek iparrera bidaltzearen alde geunden eta........
