Amaren zaintzailea
Arantxa Urretabizkaia
Halako batean seme-alabek erabaki behar izan zuten kanpoko norbait hartu behar zutela ama zaintzeko, amaren egoera ez zela lehengora itzuliko eta ezin zutelako larrialdirako hartutako erabakiekin jarraitu. Ez zen erabaki erraza izan. Bai, ordea, ezinbestekoa.
Zaintzaile baten bila hasi aurretik, alaba zaharrenak esan zuen halakoak emakume izan behar zuela eta, ahal bazen, euskal hiztuna. Berehala egiaztatu zuten bigarren baldintza hori ezinezkoa zela, ingurura begiratu bezain laster. Bai ala bai, zaintzailea etorkina izango zen, ordura arte arreta handirik gabe zaharrak........
