Bi mundu
Kanpotarren etorrerak gurean izango duen eraginaz kezkatuta, 60-70. hamarkadako immigrazioa nola bizi izan genuen gogoratzera animatu gaituzte adituek. Hortik ikasgairen bat aterako dugun segurantzarekin.
Nik, atzera begirada hori egiten dudanean, herrietako hormak pintadaz beteta ikusten ditut: «2X1». Gutako bakoitzagatik, euretako bi. Gogoratzen dut, kaletik mugitu ahal izateko, trikornioen distirak antzematen ikasi genuela. Nola aireratu genituen, lehen aldiz, bi metro luzeko makila puntetan ikurrinak. Nola ekartzen zizkiguten iparraldetik, euskal liburuak eta diskoak. Den-dena egiten genuela isilean.
Lehen ikastoletako umeak izan ginen gu. Euskara batua ikasiko eta zabalduko zutenak. Euskal Herriko herritarrak batuko........
