Heriotza abuztuan
Egunkari batean irakurri dut gizon bat hilda topatu dutela Alacanteko hondartza batean; albisteak ez dakar datu askorik: poliziak goizean goiz topatu zuela gorpua abisua jaso eta gero, etzaulki batean zetzala (hondartzan egoteko modu duin eta dotore bakarrenetakoa), 45 urtekoa eta espainiarra (nortasun agiria izango zuen gainean), indarkeria-zantzurik gabekoa (gaitz erdi).
Luze gelditu naiz lerroei begira. Bat-bateko heriotza itsasoaren aurrean lo-kuluxken artean, min txiki bat apenas, zer gertatzen........
