Óscar Puenteren fabore
Lehengo igandean “Sarraskijaleak” zutabera ekarri nuen aierua bete egin da. Sarraskijaleek beti lortzen dute hil-aginean dagoenaren gorputzaz elikatzea. Oraingoan Óscar Puenteren gorpu politikoaz elikatu dira. Diodan argi: guztiz, erabat, zeharo bidegabea dela begitantzen zait Óscar Puentek dimisioa eman izana. Dimisio horrek ministro ohia ondratzen du, baina Espainiako egungo sistemaren eta bera ordezkatzen edota aldezten dutenen zurikeria eta faltsukeria dakartza agerira.
Izan........
