Sare sozialak mugatu?
Inoiz baino lotuago gaude eta, aldi berean, bakardadea hedatzen ari dela nabarmentzen dute aldian-aldian egiten diren ikerketek. Eremu publikora jauzi egitea baino ez da behar adin-talde desberdinetako nerabeak zein helduak, elkarren ondoan, nor bere mugikorrari begira nola dagoen ikusteko… Eta gailurik ez duenak ondokoarena begiratzen arituko da irrikaz eta desiraz! Ez dago sasoi bateko komunikaziorik, jolasik, ez eta elkarreraginik ere. Jada ez dago bakean kafe bat hartzerik, otordu bat egiterik zein solasaldirik burutzerik etenik ez duenik. Orain, gaia oso urrun iritsi dela iritzita, ondorio kaltegarriez jabetuta, haur-nerabeei sare-sozialetarako sarbidea........
